XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

¿Ni Errepublika-zaleekin?.

-¿Nik Errepublikaren aldekoakin batean lan egin?.

¡Utikan! Nik eztet olakoakin lan-izpirik ere egingo.

Berak matxinada egin dute, berak erregea bota zuten, berak egin dituzte lege deabrutar asko: sinismenari gogor egin diote.

Katolikoai gogor egin diote: berak konpondu ditzatela errietako gora-berak.

Nik eztet ankik mugituko: Elizara len baño geiago juango naiz: Elizari egiñaletan lagunduko diot, baño erriko gobernu-gauzetan ez naiz sartuko, alde guztietan errepublikaren aldeko gizonak topatzen ditut.

Berak Uzkurtza edo Erlijioa baztertu nai dute: nik olako gizonekin erriaren onerako izan ta ere eztet lanik egingo.

- Aizu, Eramon, bero zaude gaur.

- Bai bero nago.

- Ezpazenduke odola ain bero, zerbait esango nizuke, zure onerako.

- Zuk nai dezuna esan ta odol beroan ere ondo artuko dizut.

- Eztakit ba ondo artuko dezun.

- Esan bildurrik gabe, ¿ez al gera betiko adiskide mamiak?.

- Entzun zazu orain irakurtzera nuan au: Españiko Gotzai edo Obispo jaunak Errepublika etorri ondoan bere menpekoai egin zien eskutitz edo kartatik artua dago.

- Irakurri itzazu Gotzai jaunen itzak: neretzat oien itzak Jaungoikoaren gogoa adierazten dute.

- Ederki diozu Erramon: ori da kristauki itz egitea.

Entzun ba:
Edozein alderdi edo partiduetako lagunak egiten dituzten, esaten dituzten eta erakusten dituzten gauza on eta egokiak bere buruak katoliko eta erritar ontzat dauzkaten guztiok, ontzat eman eta oiei lagundu dizaiokete, eta ala egin bear dute.

- Berriz irakurri zazu.

- Edozein alderdi edo partiduetako lagunak egiten dituzten....

- Orduan Errepublikaren aldekoak ba'dira ere, ¿oiei gauza onetan lagundu bear?.

- Jakiña.

- ¿Eta sozialistak ba'dira?.

- Bai, Erramon.

- ¿Eta komunista madarikatu oietatik ba'dira?.

- Bai, jauna.

- ¿Eta anarkistak ba'dira?.

- Baita ere.

Berriz ere irakurriko dizkizut Gotzai edo Obispo jaunen itzak: "Edozein alderdi edo partiduetako lagunak egiten dituzten, esaten dituzten eta erakusten dituzten gauza on eta egokiak bere buruak katoliko eta erritar ontzat dauzkaten guztiok, ontzat eman eta oiei lagundu dizaiokete, eta ala egin bear dute.

- Bai, bai: argi dago Gotzai jaunak diotena.

- Agur, Erramon ta ez aztu Gotzai edo Obispoak zer zillegi dan, zer egin bear degun ta zer egin gabe utzi bear degun erakusteko jarriak daudela.

LARREGI.